Josu Aztiriak euskalgintza arloko eragileen, gehiengo sindikalaren eta Zuzenbide arloko hainbat adituren agerraldiak eskatu ditu Euskal Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko proposamenen tramitazioan. Legelariek egingo duten ekarpenaren garrantzia azpimarratu du bereziki, “eztabaidari zorroztasun juridiko handienarekin ekin nahi diogulako”.