AKTUALITATEA


| 2021-11-16 14:52:00

Legebiltzarreko Mahaian duten gehiengoa baliatuz, EAJk eta PSEk EH Bilduren mozio bat zentsuratu eta tramitera onartzeari uko egin diote, mozioak Ingurumen Administrazioari buruzko Legearen tramitazioa arbuiatzen zuelako, Jaurlaritza atzeko atea erabili nahi baitu Lurralde Antolamenduaren Legea aldatzeko berak nahi dituen proiektuak udalei inposatzeko asmoz.

Udal autonomiaren aurkako eraso larri hori salatzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioa zentsuratzeko erabaki horrekin, EAJk eta PSEk argi erakutsi dute beldur diotela horren inguruan gardentasunez eztabaidatzeari eta edozein zirrikitu erabiltzeko prest daudela udalen aurkako Jaurlaritzaren eraso hori ezkutatzen saiatzeko.