AKTUALITATEA


| 2024-06-06 10:27:00

EH Bilduk Idurre Bideguren Gabantxoren hautagaitza aurkeztu du berriz ere Legebiltzarrean, Senatuan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa ordezkatzen jarrai dezan. Bideguren (Bermeo, 1979) lizentziatua da Ekonomian, master bat du Integrazio Ekonomikoan, bai eta aditu diploma bat ere tokiko erakundeen gobernu eta zuzendaritza exekutiboan. Bere ibilbide politikoari dagokionez, zinegotzia izan zen Bermeoko Udalean 2007tik 2011ra bitartean, eta alkatea 2011tik 2019ra arte. 2019az geroztik senataria da Madrilen, Legebiltzarrak hautatua, eta aurrerantzean ere han jarraituko du, EH Bilduko 27 legebiltzarkideen botoek haren hautagaitza aurrera aterako dela bermatzen dutelako.