AKTUALITATEA


| 2022-09-27 17:01:00

Espainiako Nekazaritza eta Arrantza ministro Luis Planasen premiazko agerraldia eskatu du EH Bilduk Kongresuan, Europako Batzordeak arraste arrantzari jarritako betoak Euskal Herriko arrantzontzietan izango duen ondorioen berri emateko eta babes neurriak eskatzeko. Debekua urriaren 9an sartuko da indarrean, eta 87 ur-eremuri eragingo die.

Zehazki, EH Bilduk jakin nahi du betoak zer-nolako eragina izango duen Euskal Herrian arraste teknika erabiltzen duten 17 itsasontzietan. Ezkerreko talde subiranistaren arabera, ezinbestekoa da gobernuak informazio zehatza helaraztea eta sektorea babesteko, konpentsatzeko eta eraldatzeko neurriak hartzea, egoera horri ahalik eta berme handienarekin aurre egiteko.