Iruñea

Albisteak

“EH Bildutik eskatzen dugu pertsona migratzaile guztien eskubide politiko, zibil eta sozialak bermatu daitezela“


EH Bildutik kritikatzen dute Modou Faye “Beltxa” Iruñeko Udaleko zerrendako kidearen hautagaitza aurkezteko izandako ezintasuna, nazionalitate espainiarra ez izateagatik, nahiz eta aspaldidanik bizileku baimena duen arren.

| 2019-05-08 08:36:00

EH Bildutik kritikatzen dugu Modou Faye “Beltxa” Iruñeko Udalerako EH Bilduren zerrendako kidearen hautagaitza aurkezteko orduan izandako ezintasunak, espainiar nazionalitatea ez izateagatik, nahiz eta orain hamar urtetik duen egoera erregularizatua eta bizileku baimena. Zentzu horretan, eskatzen dugu pertsona migratzaile guztien eskubide politiko, zibil eta sozialak bermatu daitezela. Era berean, benetan sentitzen dugu hiriarekin konprometituta eta Iruñea hiri hobeago eta irekiago bat egiteko inplikatuta dauden pertsonek, partehartzerako traba administratibo eta politikoak topatzea etengabean, Estatutik inposatuta datozenak. 

Hiri demokratiko bat nahi dugu non bertan bizi diren pertsona guztiek eskubide guztiak izango dituzten. Hirian partehartzen duten eta beraien bizi eta lan proiektuak Iruñean garatzen dituzten pertsona migratzaile guztiek sufragio aktibo eta pasiborako eskubideak bermatuta izan ditzaten. Izan ere, nahiz eta pertsona horiek beraien betebeharrekin aurrera egiten duten gainontzekoen modura, ikus dezakegun oraindik ere parte hartze politikorako eskubidea urratzen zaiela. 

Zentzu horretan, funtsezkoa da bizileku baimena nazionalitatearen parekide izatea halako kasuetarako, baldintza berdintasuna bermatzeko eta gizarte bazterkeria kasuekin amaitzeko. Hiri anitz eta aktibo baten alde egiten dugu, Iruñea multikultural baten alde, non pertsona guztiek izango dituzten parte hartzeko aukera eta eskubide politikoak bermatuta, baldintza berdintasunean. Pertsona migratzaileak ere protagonista izango diren Iruñea, zeinetan guztiok elkarrekin hiriaren etorkizuna eraikiko dugun eta izan nahi dugun gizarte ireki, solidario eta anitza”.