AKTUALITATEA


| 2025-02-07 11:53:00

Asteburu honetan EH Bilduk ospatuko duen III. kongresuaren baitan, Joseba Asiron Iruñeko alkateak, Andile Lungisa, Kongresu Nazional Afrikarraren Batzorde Exekutibo Nazionaleko kidea, Khulekani Skosana, Kongresu Nazional Afrikarraren nazioarteko harremanen saileko kidea, Molly Dhlamani, SACPeko nazioarteko harremanetarako idazkariordea, eta Ismael Smith Uruguaiko MPPko kideak, jaso ditu udalean.

Afrikako Kongresu Nazionala, ANC ingelesezko sigletan, Hegoafrikako Errepublikako alderdi politiko nagusia da. 1912an sortua, Apartheidaren aurkako borroka gidatu eta koordinatu zuen erakundea izan zen, Nelson Mandela lider eta sinbolo unibertsala zela. Zapalkuntza sistema horrekin amaitu zuten negoziazioen eta akordioen ondoren, ANC alderdia nagusi izan da Hegoafrikako panorama politikoan. Gobernuan daude 1994. urtetik. 

Bestalde, Herri Partaidetzarako Mugimendua (MPP) Nazio Askapenerako Mugimenduko (Tupamaros) gerrillari ohiek sortu zuten. MPP Fronte Zabalaren parte da, eta Jose Mujica du buru.

Nazioarteko ordezkaritzetako kideek udaletxera bisita gidatua egin dute, eta ondoren alkatearekin bildu dira bere bulegoan. Bertan, hiriburuaren eta Nafarroaren historiaz hitz egiteko aukera izan dute, baita Iruñeak Euskal Herriko hiriburu historiko gisa duen garrantzia ezagutzeko ere.