AKTUALITATEA


| 2019-06-28 16:23:00

 

EH Bildutik salatzen dugu Navarra Sumaren gobernu taldeak hasieratik argi utzi dituela zeintzuk diren haien obsesioak, berdintasuna eta euskara, Iruñeko gizartearen gehiengoak hartutako norabidearen aurka.  

Obsesio hauen artean, halaber, aurreko gobernu taldeak azken lau urte hauetan lortutako aurrerapen guztiak desegitea dago; izan ere eragile sozialen eta herritarren eskutik aurrerapen handiak lortu baitira bi eremu horietan, bereziki berdintasunaren arloan eta emakumeen eskubide eta askatasunak osotasunean garatzeko espazioen indartzean. 

Hain zuzen ere, testuinguru horretan kokatzen dugu berdintasun plazen baliogabetzea, presa handiz egin dena, iragan ostiralean. Navarra Sumaren gobernuak hartutako lehen neurrien artean, Gobernu Batzordean jada Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta zeuden 4 plaza baliogabetzea onartu baitzen, berditasun zerbitzurako bi eta gazteria zerbitzurako beste bi. 

Halako erabaki batek eskatzen dituen prozedimendu eta gardentasun eta publikotasun oinarrizko bermeak albo batera utziz egin dute gainera, kudeatzeko eredu kezkagarri bat azalean utziz. 

Atzoko egunera arte, gainontzeko udal taldeek ez genuen sarbiderik izan espediente osora, nahiz eta araudi bat duen sarbidea ekintzarekin batera ahalbidetu behar dena ezartzen duena. Eta horrek zalantzarik gabe espediente honen prestaketan izan diren hutsuneei erantzuten die. 

Baina gaia ez da hor bukatzen, espedientea ikusteko eta aztertzeko aukera izan dugunean, ohartu baikara irregulartasun handiak daudela bai espedientearen formalizazio aldetik baita ere bertan jasotzen den edukiaren aldetik ere. 

Arreta erakartzen duen lehen da espedientea zelako azkartasunez gauzatu den, ostiralean arratsaldeko 19:00etan onartua izan zelarik, hiru ordu aurretiko sinadurekin. Presa eta abilezia falta horren ondorioz, esan bezala, ez dituzte bete espedienteen aurkezpenean aurreikusten diren gardentasun bermeak. 

Eta hare larriagoa dena, ez da inolako informe juridikorik atxiki, izaera honetako espediente guztietan beharrezko den modura. Gainera, akordio sinatzen duena alorreko zinegotzia bera da eta Alkatetzako idazkari teknikoa, eta ez giza baliabideen arloko arduraduna, gaiak hala eskatuko lukeen arren. Informe juridikorik ez izatea eta dagokion alorretik kanpo dagoen idazkari tekniko baten sinadura ezohikoak azalpen bakarra dauka: informe juridikoek tesi hori ez babestearen arriskurik ez dute hartu nahi izan. 

Eta hori ez litzateke arraroa izango, izan ere, tramitazioa bezain harrigarria da ekintza polemiko honetarako aurkeztu den justifikazioa, 1982ko Auzitegi Gorenaren sententzia bat hain zuzen, hainbatetan eta modu argian ezeztatua izan dena ondorengo sententzia eta ebazpenetan, artean Nafarroako Auzitegi Gorenak. Halaber zerbitzu ezberdinen berrantolaketaz hitzegiten da, inolako azalpen gehiagorik eman gabe. 

Bigarren justifikazio horri dagokionez, ez ezer garatzen berrantolaketari buruz, eta Enrique Maya alkateak beraz azalpen horren kontrakoa esan du, Corpus eguneko ospakizunetan egindako adierazpenetan ezan baitzuen benetako arrazoia dela “euskararen gehiegizko pisua, aurreko gobernuak atera dituen plaza gehienetan bezala”. 

Espediente osoaren esposiziorako epeetan izan diren irregulartasunak, modu ezohikoan akordio administratibo bat indar gabetzeko erabakiari babesa emango dion informe juridikorik ez aurkeztea, gaiak eskatzen duen alorreko arduradunak kanpoan uzteko ekintza eta baliogabetze akordioa hartzeko oinarri juridikorik eza, arrazoi nahikoak dira iragartzeko ekintza legalak hasiko ditugula iragan ostiralako Gobernu Batzordeko erabakia bertan behera uzteko eta zentzu horretan, kaltetuak izan daitezkeen pertsonak bide berari ekitera animatzen ditugu.