AKTUALITATEA


| 2022-07-07 16:28:00

EH Bilduren udal taldeak San Fermin eguneko prozesioan izandako istiluak deitoratu ditu. Talde subiranistaren ustez, erasoak lekuz kanpo daude. Gauza bat da kritika politikoa, eta beste bat erasoa, inola ere justifika ezin daitekeena. EH Bilduk elkartasuna adierazi die zauritu diren pertsona guztiei, tartean udaltzainei eta udalbatzako kideren bati.


Gertatutakoa gorabehera, EH Bilduko udal taldeak uztailaren 7ko prozesioaren martxa ona azpimarratu du, pandemiaren ondorioz bi urteko etenaldiaren ondoren jaietako bigarren eguna izan baita. Jai-giroa, aldarrikapena, iruindarren parte-hartzea ezaugarri izan duena, baloratu du. Udal Taldeak herritarrak jaiez gozatzera animatu nahi ditu.
Curia kalearen parean izan dira protagonistak. Gure ustez, gauza bat da kritika politikoa eta beste bat pertsonei zuzenean erasotzea, ondorioztatu du.

Udal Taldeak herritarrak jaiez gozatzera animatzen ditu.