AKTUALITATEA


| 2023-03-08 17:05:00

Irunen antolatutako memoria historikoaren jardunaldietako gertakarien harira, EH Bildutik Irungo Udalak euskararekiko duen jarrera salatu nahi dugu. Hori dela eta, bat gatoz Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkartearen salaketa eta eskakizunekin.  

Hori kasu isolatua ez den arren, horrelako gertakariek irundarron oinarrizko eskubideak urratu eta hizkuntza gutxiestea dakartzate. Ondorioz, erakunde publikoek bigarren mailako herritarrak izatera bideratzen gaituzte. Argi dugu arazoen erroa zein den: udaleko arduradun politikoek ez dute euskara zaintzeko ikuspegirik. Herri euskalduna gara nahiz eta instituzioek benetako babesa eskaintzea eta hizkuntza ofizialarekiko apustua egitea premiazkoa da. Irungo herritarrek euskaraz bizitzeko eskubidea dute eta hori bermatu behar da.