Gabonak ate joka dira eta horrekin batera hurbilekoekin lasaitasunez partekatzeko uneak. Horrelako uneak dira bihotza bete eta egunerokotasuna errazten digutenak; bideko oztopoak arintzen dizkigutenak. Irungo EH Bildu osatzen dugunok irundarren bidean bidelagun izan nahi dugu; oztopoak egon badaude eta, gu guztiok batera, oztopoak eraitsi ditzakegu. Herritarren ongizatea bermatu nahi dugu. Irundarren ahotsa da gure lan tresna nagusia. Mahai gainean jartzen ditugun proiektuak irundarren hainbat errealitate ezagutu ondoko emaitza dira.
Irunek badu potentziala. Baina potentzial hori ustiatzen jakin behar da. Herri eredugarria nahi dugu. Duina. Parekidea. Euskalduna. Jasangarria. Aurrerakoia. Auzo bakoitzaren izena eta izana errespetatu nahi ditugu. Gazteek, duten egoera dutela, Irunen trabarik gabe bizitzeko aukera izatea nahi dugu. Horretarako ezinbestekoa da ezkerretik eraikitzea.
Aurretik gure taldeak egindako lan guztiak etorkizunean oihartzuna izatea nahi dugu: gure gizartea aldaketan bete-betean murgilduta dago, erronkaz eta galderaz josia, eta erronka horiei aurre egiteko proposamenak ditugu. Trantsizio energetikoaren aldeko apustua egiteko unea da eta herritarron interesak babestuko dituen politika energetikoak abiatuko ditugu; horrela, pobrezia energetikoa pairatzen duten irundarren kopurua murriztu eta, etorkizun hurbilean, desagertzea lortuko dugu. Energia berriztagarriei dagokien lekua eman, alternatiba berriak sortu eta kontsumo ohiturak aldatzea dagokigu. Horrez gain, zaintza eredu berriak bilatu behar ditugu; zaintza erdigunean izango duen hiria eraiki ahal izateko baliabideak aldarrikatzen jarraituko dugu, eta bide horretan Irungo auzoetara baliabide gehiago eramatea ezinbestekoa izango da. Hiritarrek udala gertu sentitu behar dute.
Tenemos proyectos ambiciosos entre nuestras manos. Sabemos que Irun tiene mucho potencial y conocemos las realidades de las y los irundarras en primera persona. Vuestra voz es nuestra herramienta de trabajo. Vemos cómo proyectos que en su día propusimos y no fueron apoyados están empezando a reflejarse en las propuestas de otros grupos, lo que nos reafirma en la idea de que nuestras propuestas no son una utopía, sino una realidad alcanzable a través del compromiso político de la defensa de los intereses de la ciudadanía. Ese compromiso es el que guía nuestro trabajo diario y del cual nos sentimos orgullosas y orgullosos.
Irungo EH Bilduko kideen partez poztasunez beteriko gabonak eta urte berri ona opa dizkizuegu!