AKTUALITATEA


| 2023-09-26 09:37:00

Iraila iritsi den honetan, ikasturte berri bati hasiera eman diogu. Ikasturte hasieran ez ezik, legegintzaldi berri baten aurrean gaude eta gure taldetik aurrean ditugun aukera guztiak aprobetxatuko ditugu anbizioz jokatu eta proiektu berriak mahaigaineratzeko. Irundar guztion bizitzak atsegin eta errazagoak izan daitezen lanean jarraituko dugu, pertsonen ongizatea bermatzeko.

Krisi klimatikoak eta biztanleriaren zahartzeak gure bizimodua aldatzera behartuko gaituzte, eta aldaketa ororekin bezala, aprobetxatu beharreko aukera berriak zabalduko dira gure aurrean. Hori lortzeko garrantzitsua da proposamen argiak izatea zaintzan, trantsizio energetikoan, ekonomia zirkularrean, berdintasun-politiketan, mugikortasunean, kulturan edo gizarte-ongizate arloan. Tentuz planifikatutako neurriekin soilik egingo diogu aurre etorkizunari. Hau guztia herritarrekin batera eraiki behar da, baliabide publikoak Irungo herritarren zerbitzura jarriz. Gure taldetik pertsona eta erakundeekin batera diseinatuko ditugu hiriarentzako ditugun proposamen eta neurriak.

En esta nueva legislatura apostamos por adaptar la ciudad a los nuevos tiempos para dar respuesta a los dos grandes retos de futuro: la crisis climática, y el envejecimiento de la población. El diseño de Irun debe facilitar la vida en los barrios, acercando a ellos las infraestructuras y los servicios públicos, para poder tener todos los servicios imprescindibles a nuestro alcance. Ese diseño tiene que integrar mecanismos que garanticen la participación ciudadana, llevando a cabo procesos conjuntos con la ciudadanía y las asociaciones de Irun.

En este sentido, el deporte es uno de los ingredientes del bienestar físico y mental, y toda la ciudadanía tiene que poder practicarlo sin que ello suponga un menoscabo económico para las familias. Irun necesita un tercer polideportivo al oeste de la ciudad, espacios cubiertos deportivos en los barrios y una gestión integral de los servicios deportivos. Todo ello ha de realizarse en cooperación con los clubes deportivos de Irun, para así incentivar el deporte de toda la comarca.

Gure eskualdeak kokapen pribilegiatu eta estrategikoa dauka Gipuzkoan. 80.000 pertsonen bizilekua da; Iparralde eta Nafarroako biztanleentzat erreferentea gara. Aisialdi eta turismo leku ere bagara. Guzti honen arteko oreka lortuko duen eredu bat bultzatu nahi dugu, eta horretarako politika ausarten alde lan egingo dugu, Irun atseginago baten alde.