AKTUALITATEA


| 2020-02-06 08:29:00
 

Eskualde mailako instituzio publikoaren beharra aldarrikatu du Tolosaldeko EH Bilduk eta hainbat esparru aipatu dira zentzu horretan indartu beharreko erronka gisa: osasungintza, Asuntzion klinika publifikatzea edo ospital publiko berri baten alde eginez; gizarte zerbitzuak, eskualde osoaren beharrei erantzuteari begira; landa eta tokiko garapen ekonomikoa, burujabetza elikadura eta tokiko industriaren bidetik; euskara, Tolosaldeko Euskararen Mahaia bultzatuz; klima aldaketaren aurrean jasangarritasunari erreparatu, eta dagoeneko sortuta dauden Tolargi edo zazpiturri bezalako erakundeak norabide honetan jarriz; Garraio eta mugikortasunaren inguruan, garraio plan integral orokor bat diseinatuz; eta azkenik bizikidetza, errepresaliatu politiko, memoria historiko eta biktimen inguruan gaia lantzeari begira.