Ibarrako udalak, COVID-19aren aurrean hartutako neurri ugarietatik bat Ibarrako baserritarrei laguntzeko boluntario taldea osatzea izan da. Boluntario talde honek, baserritarren bat gaixotu eta etxetik irten ezinik geratzen bada, bere animaliak zaindu eta jaten emateaz arduratuko dira. Ekimen horri buruz hitz egin zuen Aitor Jimenez Iparraguirre, EH Bilduko ingurumen zinegotziak.