AKTUALITATEA


| 2024-04-11 12:15:00

Gaur goizean, Gipuzkoako Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatu Jokin Peronak zerga iruzurraren kontrako emaitzak aurkeztu ditu, Batzar Nagusietan. Bertan emandako datuen arabera, 182,7 miloi euro azaleratu ziren 2023an. 2012tik azaleratutako iruzurraren bigarren kopuru baxuena, 2022an azaleratu ziren 172,6 milioi euroak izan baitziren hamarkadako kopuru baxuena.

 

 

Urtea Azaleratutako zorra (eurotan)
2012 313.523.700
2013 314.033.510
2014 358.551.070
2015 357.671.400
2016 214.470.150
2017 253.384.313
2018 251.313.752
2019 236.946.935
2020 225.793.697
2021 227.475.575
2022 172.612.763

Urterik urte eman daitezkeen gorabeherak kontuan izanda, agerikoa da Foru Aldundiak azaleratzea lortzen duen zerga iruzurra gero eta txikiagoa dela urtez urte, baina horrek agerian uzten du inertziak albo batera utzi eta zerga iruzurraren aurkako mekanismoetan sakontzeko beharra.


Zentzu honetan, EH Bilduk Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Zerga Iruzurraren aurkako Behatokia behingoz martxan jartzea inoiz baino beharrezkoagoa dela aldarrikatu du, eta horrekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiak iruzurgile handienen ikuskapen zerbitzuetan giza baliabideak zein baliabide teknikoak behar beste handitzea aipatutako tendentziari buelta emateko.

 

Egoera ikusita, argi dago aldundiak martxan jarri dituen mekanismoek ez dutela funtzionatzen, sozietate zerga bidez azaleratzen den zenbatekoa oso baxua delako.

 

EH Bilduk herrialdeko lehen indar politiko gisa lanean jarraituko du zerga iruzurraren kontrako borrokan Europako herrialderik aurreratuenen pare jartzeko.