Amancay Villalba: «Gauza bat esan eta kontrakoa egiten dute. Esaten zuten ez zutela aurrera jarraituko gasaren esplorazioarekin eta, hala ere, aurrera jarraitzen dute helegitearekin. EAJren enegarren engainua da, eta beste behin ere bere obsesio gasistikoak inposatu nahi dizkio arabarren borondateari».
Felix Gonzalez bozeramaileak Lurralde Departamentuak egindako «negoziazio simulakroa» kritikatu du, eta EH Bilduk hirigintza politikan norabide aldaketa batekin duen konpromisoa berretsi du: «Aurreko plan orokorraren eredu hedatzaile eta kaltegarria atzean uzteko aldaketa adosteko prest jarraitzen du EH Bilduk. Zoritxarrez, gobernuaren proposamenak indarrean dagoen planak baino eraikuntza gehiago egitea ahalbidetzen du, eta etxebizitza babestuaren eta alokairuaren sustapena erabat saihesten du. Hausnartzea bere esku dago».
Felix Gonzalez EH Bilduko bozeramaileak deitoratu egin du EAJk eta PSEk ez dietela erantzun Gasteizko herritarren beharrei pandemiak iraun bitartean, «nahiago izan dute esku-frenoa bota, krisiak azeleragailua zapaltzea eskatzen zuenean».
Amancay Villalba: «Ia 300.000 ordaindu dizkiogu berandutze-interes gisa FCCri. Multinazional horren etekinak diru publikoz gizentzen ari da Udala, enpresak eman ez dituen zerbitzuengatik eta Urtaranen gobernuak aurre egiten jakin ez duelako».