Felix Gonzalez: “Azken hamarkadetan hamar ministro izan dira hiri honetan, heltzen ez den lurperatze bat agintzeko. Gasteizko herritarrek hitzetatik ekintzetara pasatzea eskatzen dute, lurperatze hori bideratu dadila eta osorik egin dadila, auzo berriak ahaztu gabe”.
Felix Gonzalez: «Posible da HAPOn aldaketa bat egitea 17. sektorea desklasifikatzeko, HAPOa Berraztertzeko aurreikusitako epeak baino askoz epe laburragoan, eta, gainera, mezu irmo bat bidaltzea desklasifikatu beharreko sektoreen jabeei».
EH Bilduk “zenbat” aurrekontu egongo den baino, “zeratarako” erabiliko den lehenesten du eta lau ildo nagusi ezartzen ditu: gizarte babesa eta ongizatea handitzea, trantsizio ekologikoa eta energetikoa abiatzea, ekonomiaren eraldatze eta susperraldia piztea eta etorkizuneko Gasteiz prestatzea.
Felix Gonzalez: «Mercedesentzako proposamena norabide onean egindako urratsa da. Udalerrian industria-enpresa bat garatzen jarraitzeko aukera biltzen du, lurzoru gehiago kontsumitu beharrik gabe, batez ere naturaguneetako lurzorua. Horregatik guztiagatik, EH Bilduk beharrezko aldaketaren alde bozkatuko du».