Rocio Vitero: «Besteen gerra eta abentura inperialisten kostuak gure bizilagunen poltsikora iristen ari dira. Inflazioak gora egiten jarraitzen du eta KPIa %4,5ean kokatzen da dagoeneko. Horregatik, gure jarrera zuhurtzia handikoa da. Zerbitzuak ematea eta udal-politika publikoak bultzatzea bermatu behar da, baina prezioen igoerarekin bizi dugun une ekonomiko delikatua kontuan hartuz».