Gasteiz

Udaltzaingoak aniztasun sexualean jasoko duen formakuntza Gasteizko LGTB mugimenduarekin elkarlanean lantzeko eskatu du EH Bilduk

Rocio Vitero: “Ez dira soilik eraso fisikoak min egiten dutenak, bazterketak ere min egiten du, instituzioen tratu txarrek, eskubideen galerak, biktimizazio bikoitzak… horregatik eskaintzen den formakuntza gizarte mugimenduekin batera lantzea ezinbestekoa da”

| 2019-09-04 13:23:00

Gasteizko LGTBI populazioaren errealitatearen diagnostikoak (Desirak Plazara) argitzera eman du udal langileak eta, bereziki, Udalntzainak aniztasun sexualean formatzeko dagoen premia larria.

 

Iragan abuztuaren 29an, Herritarren Segurtasunerako zinegotzia Marian Gutierrezek aurreikusitakoaren arabera, datorren azaroan hasiko da aipaturiko agenteentzako derrigorrezko formakuntza joera sexualengatik erasoak jasan dituztenen asistentzian.

 

Euskal Herria Bilduk uste du Indarkeria matxistari eta, era berean, LGTBI+ pertsonen kontrako bereizkeria orori, era transbertsalean aurre egin behar zaiola. Halaber, ezinegona adierazi du, Urtaranen gobernuak gaiaren inguruan hartutako erabakiengatik. Oraindik ere, transbertsalitatearen ikuspegia kontuan hartu gabe erabakiak hartzen dihardu gobernuak eta, beste behin ere, herri mugimenduko eragileak baztertzen erabaki horiek hartzerakoan.

 

Rocio Vitero zinegotziak dioenez, “Desirak Plazara diagnostikoan jasotako datuen arabera, eraso asko ez dira salatzen, instituzio nahiz poliziengatik emango zaien erantzunen beldur. Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen dugu aipaturiko agenteen formakuntzak era honetako erasoak jasan dituzten pertsonen errealitateak barne har ditzan”.

 

Komunikabideetan argitaratutako informazioaren arabera, Herritarren segurtasunerako zinegotzia Gaylespol LGTBI Polizien Elkartearekin harremanetan jarri da. 2006an estatu-mailan sorturiko elkartea da, egun aktiboan ez dagoena eta hiriarekin inongo loturarik ez duena.

 

Horregatik, EH Bilduk Udaltzaingoari emango zaion formakuntza hiriko LGTB+ kolektiboarekin era bateratuan lantzeko eskatuko die Herritarren Segurtasuna eta Berditasun sailei.

Trenaren lurperatzea hiri osora hedatzea eskatzeko alegazio eredu bat herritarren esku utzi du EH Bilduk

Testuan eskatzen zaio Sustapen Ministerioari proiektuak «kontuan har ditzala lurperatze oso baterako beharrezkoak diren baliabide teknikoak»

| 2019-08-02 10:13:00

Jakina denez, joan den uztailaren 5ean Espainiako BOEk Gasteizen Trena Integratzeko Azterlan Informatiboaren testu osoa argitaratu zuen, eta uneotan 45 eguneko epea irekita dago dokumentuaren audientzia publikoa egiteko. Prozedura horren barruan, herritar gutiek dute aukera aipatutako agiriari alegazioak aurkezteko.

EH Bilduren aburuz, ministerioak aurkeztu duen agiriak dituen gabezi ezberdinen artean, esanguratsuenetako bat da ez duela hirian lurperatze oso bat egiteko aukera bera ere kontuan hartzen. Hau da, egungo proiektutik kanpo uzten ditu Salburua eta Zabalgana, eta ez du inolako aurreikuspen teknikorik egiten etorkizunean lurperatzea bi auzo horietara hedatzeko. Auzo horiek proieketurako aintzat hartu ez izanak, gainera, kezka sortu du trena lurperatu gabe igarotzeak eragin ditzakeen ondorioak direla-eta.

Interesa duten Salburuko eta Zabalganako auzokideei prozedura errazteko asmoz, EH Bilduk alegazio eredu orokor bat prestatu du. Testuan eskatzen zaio Sustapen Ministerioari proiektua berrikustea, aintzat hartzeko «hirian lurperatze oso bat emateko beharrezkoak diren aukera eta baliabide teknikoak, Salburua eta Zabalgana barne, obren gauzatzea fase ezberdinetan aurreikusi arren».

Koalizioak Gasteiz.ehbildu.eus webgunean testua eskura jarri du, erabili nahi duten auzokideek deskargatu eta Sustapen Ministeriora bidaltzeko aukera izan dezaten, audientzia publikoaren epea amaitu baino lehen, irailaren hasieran.

ALBISTEAK

EH Bilduk kultur azpiegiturei buruzko bide orria adosteko beharra berretsi du, auditoriuma bizkortu beharrean

2020-05-25 11:44:00

Udal Hirigintza Sailak, alarma egoera betean, Gaztela Hegoaldean auditorium bat eraiki ahal izateko araudia aldatzen hasi da.

Ostalaritza, merkataritza eta turismoari arreta zuzena emateko bulego bat martxan jartzea eskatu du EH Bilduk

2020-05-21 11:36:00

EH Bilduk ziurtagiri bat eskatu du osasun eta higiene arloko araudi osoa betetzen duten negozioak egiaztatzeko.

EH Bilduk neurriak proposatu ditu udalaren diru-sarrerak indartzeko, eta dirua eskura izateko krisiak eragin dituen lehentasun berriei aurre egiteko

2020-05-19 12:19:00

Udalaren jasangarritasuna kolokan jarriko ez duen planteamendu integral bat egitea proposatu du EH Bilduk, premia handiena duten alorretan oinarritutako neurriak ezarriz, hala nola, osasunaren, gizarte babesaren eta suspertze ekonomikoaren alorretan. Kalkulatu du 15-20 milioi bitarte inbertitu ahalko direla behar berriei erantzuteko.

EH Bilduk presoei eta senideei ezarritako zigorra salatu, eta egungo espetxe politika behin betiko amaitzea exijitu du

2020-05-15 14:32:00

Euskal presoen eta bere senideen egoera zaila zen, baina are gehiago zaildu du osasun larrialdiak, honezkero bi hilabete pasa direlako bisitak jasotzeko aukera kenduta.