Xabi Ruiz de Larramendi: «Iazko urritik, erkidegoek gas-hornidura merkatu librean baino ezin dute kontratatu. Neurri horrek gasaren fakturan igoera handia ekarri du galdara komunitarioa duten etxebizitzentzat. Eta hori guztia neguan eta erregaia edo elektrizitatea bezalako premiazko beste ondasun batzuen prezioen igoera etengabea ematen ari denean»
EH Bilduk Gasteizen mugikortasunari eta espazio publikoaren konfigurazioari buruzko azterketa eta proposamen zehatzak egin ditu.
Felix Gonzalez: «Hirigintza operazio hau Adurtzako auzokideak trafiko arazoak larriagotuko dituen gasolindegiaren eraikuntzaren aurka mobilizatzen ari direnean dator. URSSAko 500 etxebizitzak eta Olarizuko beste 350ak zonaldea kolapsatzeko beste urrats bat dira»
«Loraldi Garaiak. Valores eternos para nuevas certezas» da urteurren honetarako aukeratutako lema.