EH Bilduk gaur erregistratu du Ordenantza Fiskaletarako egiten duen proposamena. Nazioarteko ziurgabetasun testuinguruari eta erosketa-saskiaren, erregaien eta abarren prezioen igoerari erreparatuta, EH Bilduk «zuhurtzia handienarekin» heldu dio eztabaidari, eta irailean iragarritakoari jarraituz, zergak izozteari eta %2ra eguneratzeari eutsi dio.
Horrela, Euskal Herria Bilduko bozeramaile Rocio Viterok iragarri duenez, «nazioarteko testuinguru sozioekonomikoari eta inflazioaren zurrunbiloari erreparatuta, gure jarrera zuhurtzia handikoa da. Horregatik, zuzenketa bakarra erregistratuko diegu Ordenantza Fiskalei, zergak izoztu eta tasak eta prezio publikoak % 2an eguneratuko dituena. Oreka bilatzen dugu jendea babestearen eta gure zerbitzu publikoak babestearen artean».
Proposamen horrek, gainera, ez du arriskuan jartzen udalaren finantza-ahalmena; izan ere, udalak diru-sarrera berriak izango ditu, uraren tasa berriaren, tasa turistikoaren eta telefonia-sareei eta abarri zerbitzuen hornidurarako aprobetxamendu publikoagatik kobratuko zaien tasaren bidez iritsiko direnak. Gainera, Udalaren aldeko likidazio positiboa aurreikusten da FOFELean.
Horregatik, Viterok ziurtatu du neurri horrekin «bilatzen dugula administrazioa ez kaltetzea eta kaudimenduna izaten jarraitzea herritarrei zerbitzuak eskaintzeko, eta hori egin ahal izatea Gasteizko bizilagunei ahalegin ekonomiko handiagoa eskatu gabe, nahikoa ari baitira pairatzen beren egunerokoan kanpoko faktoreen ondorioak».