AKTUALITATEA


| 2020-02-13 20:14:00

EH Bilduk arduragabekeriatzat jo du Gardelegik Zaldibarko zabortegitik datozen hondakinak biltzeko Urtaranen gobernuak egindako eskaintza; izan ere, praxi txar baten ondorioz, hondakindegia isuri egin zen eta bi langile lurperatuta geratu dira. Hori dela eta, Cesar Fernandez de Landa Gasteizko Udaleko Ingurumen Plangintzako eta Kudeaketako zinegotziaren ezohiko eta presazko agerraldia eskatu du EH Bilduk, eskaintza horren ostean jarraituko duten planari buruzko azalpenak eman ditzan.

Amancay Villalva EH Bilduko zinegotziak arduragabekeriatzat jo du eskaintza, eta esan du ez dutela onartuko "zabortegi pribatu baten praxi txarra zabortegi publiko batean ordaintzea. Hondakin horiek ekartzeak ondorio larriak izan ditzake uraren eta airearen kalitatean eta zinegotzi delegatuak ez du azaldu zer hondakin ekarriko dituzte, ezta nola garraiatuko diren ere". Zinegotziak azpimarratu du Arreta Printzipioa bermatu behar dela, eta Urtaranen gobernuak planik ez izatea salatu du.

Era berean, Villalbak EH Bilduren erabateko elkartasuna adierazi nahi izan die Zaldibarren lurperatuta geratu diren langileen senide eta gertukoei.