EH Bilduk TUVISAren hurrengo Kontseiluan eskatuko du araudia betetzen duten patinete elektrikoei sozietate publikoaren autobusetara sartzen uztea. Hau da, Ibilgailu Pertsonal Arinen Erregistroan inskribatuta egon behar dute, identifikazio-etiketa eraman behar dute eta dagokien ezaugarrien ziurtagiria, eta indarrean dagoen erantzukizun zibileko aseguru bat izan behar dute. Izan ere, joan den urrian, Euskadiko Garraio Agintaritzak neurri hori bera onartu zuen tren, autobus eta tranbientzat, aipatutako baldintzetan.
«Euskadiko Garraio Agintaritzak (EGA) araudia betetzen duten patineteei garraio publikoan sartzeko aukera ematen dien erabakia hartu ondoren, ez luke zentzurik izango Gasteizen debekua mantentzeak. Garraio jasangarria erabiltzeko erraztasunak eman behar ditugu, eta intermodalitatea sustatu», adierazi de EH Bilduko zinegotzi Jon Molinak.
Horrela, EH Bilduk behin baino gehiagotan eskatu duen debekuaren erabakiarekin amaituko litzateke. Are gehiago, joan den irailean Euskal Herria Bilduk berriro eskatu zuen udal osoko bilkuran TUVISAko ibilgailuetan araudia betetzen duten patineteei sartzen uzteko.