AKTUALITATEA


| 2019-07-19 11:30:00

 

San Bartolome kaleko eraikina erortzearen kaltetuekin bilera egin zuen, atzo arratsaldean, EH Bilduk. Kaltetutako pertsonei eskura duten informazioa emateaz gainera, kaltetuen ahotik beraien kezkak eta arazoak ezagutzea zen bileraren helburua.
 
EH Bilduk bileraren balorazio oso positiboa egin du, herritarren parte-hartzea handia izan baitzen. Aldi berean, kezkatuta agertzen da, bizilagun eta negozio batzuk dauden atakarengatik. 
 
Behin informazioa eskuratuta, kaltetutako pertsonei laguntzeko ahalegina egingo du, udalean zein udaletik kanpo.