Erakundeen gardentasunak, badu lotura eskeintzen den informazioarekin eta bere kudeaketarekin.
Zeharka jakin dugu udaletik hainbat proiektu garrantzitsuei buruz azterlan teknikoak burutu direla, hala nola Muguruzako eskolen inguruan, Santa Klara, Urazandiberri, Sallobenteko ur-sare publikoa, gizarte eta hizkuntza arloan, proiektu horietan EH Bilduk duen interesaren jakitun izan arren (aurrez egindako eskari edo/eta proposamenei lotuta doazelako).
Herritarrek Udalari egindako eskaerak edo kexak ere ez dira oposizioaren eskuetara iristen. Horrek 2.000 elgoibartar baino gehiagoren ordezkari politikoen jardun politikoa oztopatzen du.
EH Bilduk ordea beste kudeaketa baten aldeko apustua egiten du.Hauteskundeak irabazitakoan udal informazioa edozeinentzat eskuragarria izango dela bermatuko dugu, Europako beste Estatu aurreratu batzuetan bezalaxe.
Bitartean, eskua luzatzen jarraitzen dugu elkarrekin lan egiteko eta herri gardenago eta parte-hartzaileago bat eraikitzeko.