AKTUALITATEA


| 2024-12-06 09:05:00

EH Bilduren azaroko jarduera hurrengo hiru ataletan bil dezakegu

2025eko aurrekontuak:

EAJ-PSEren aurrekontuak epe laburreko politiken alde egiten jarraitzen du, EH Bilduk eskatzen dituen epe luzerako konpromisoetatik ihes egiten duten bitartean. Gure proposamenak trantsizio ekologikoaren, etxebizitza-politika integralaren edo Etxez etxe zerbitzuaren publifikazioaren ingurukoak izan dira. Zoritxarrez, gure proposamenak ez ziren aintzat hartu eta udal gobernuaren proposamenari ezetza eman genion.

udal-batzordeetan aurkeztutako ekimenak:

  • Etxerik gabeko pertsonentzako gutxieneko larrialdi-zerbitzua eskaintzea proposatu dugu. Elgoibarrek erantzukizun bat du premia larrian dauden eta kalean bizi diren pertsonekin.
  • Euskararen aldeko konpromisoa eta jarrera proaktiboa berresten jarraitu dugu, hori baita gure nortasunaren oinarria eta integrazio-elementua, euskararen erabilera normalizatzeko helburuarekin.
  • Hirigintza batzordean Ermuaranbide eta Errotaberriko bizilagunen eskaerak bideratu genituen, eta landa eremuetan egoera txarrean dauden bide publikoak konpontzeko beharra adierazi ere.

Azaroko mobilizazioak:

  • Azaroaren 23an Bilboko Autonomia kalea bete genuen, gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea duen nazio bat garela aldarrikatuz.
  • Azaroaren 25eko manifestazioan, Elgoibarko eraso matxistei buruzko datu larriak eman ziren argitara, eta agerian utzi zen erakunde eta borroka feministaren garrantzia eta beharra.