2025eko ekainean sei urte beteko dira Kalegoen Plazako 4. zenbakiko eraikina erori zenetik, eta hainbat bizilagunek beraien negozioak eta etxebizitzak galdu zituztenetik, aldiz oraindik ez dakigu prozesu luze honen amaiera noiz iritsi daitekeen.
Gobernu taldearen ardura da orain arte burututako jarduera desberdinei buruz berri ematea, eta orain arte egindakoa ebaluatuz, aurrera begira dauden aukerez erabakitzeko.
Normalizatu ezin dugun ezohiko egoera baten aurrean gaude, eta zeharka jasotako informazio orokorraz haratago, bada garaia arazo honi dagokion lehentasuna eskaintzea.
Horregatik, EH Bilduk informazio eskaera bat erregistratu du hurrengo Lurralde batzorderako, kaltetuen egoera eta arazoaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, arazo honi irtenbide egoki bat bilatzen saiatzeko.
Edonola ere, gertaera puntual horrek eta azkenaldian inguru honetan gertatu diren beste batzuek, gure gune historikoaren gainbehera egoera gogorarazten digu, fatxadetako elementuen erorketak, segurtasun arrazoiengatik hustutako etxebizitzak…Gure erdigune historikoaren birgaitzea lehentasunezko gaia dela agerian uzten duena.
EH Bilduk, bere 2023ko hauteskunde programan, erdigunearen birgaitzea planifikatzearen beharra proposatu zuen, udalak dituen eskumenen barruan, gune honetako etxebizitza hutsak merkatura ateratzeko aukerak ere aprobetxatuz (EH Bilduren aldizkariaren azken alean zehaztuak).
Nolanahi ere, gure lankidetza konpromisoari tinko eusten diogu politika publiko duinak bultzatzeko eta gure alde zaharrari zor diogun balioa eta irudia berreskuratzeko