AKTUALITATEA


| 2022-11-28 11:10:00

Euskal Herria Bildu Talde Parlamentarioak akordioa lortu du Espainiako Gobernuarekin, hainbat proposamen adostu ondoren. Proposamen horietan herrietara zuzenduko diren inbertsioak daude, baita Eibarko Murrategi auzoa zaharberritzeko 3 milioi euro ere.  

EH Bilduk herriarentzat estrategikoa den Murrategi auzoa zaharberritzeko aurrerapauso handia lortu du akordioarekin. Eibarko ekialdearekin dugun konpromisoa erabatekoa da.

Duela urte batzuk landu zela Murrategi zaharberritzeko Plan berezia bertako bizilagunekin eta Plenoan onartu ere, baina PSEk ez du aurrerapausu handirik egin.

Aukera polita daukagu orain aurretik auzoa eraberritzeko, bertako bizilagunen etxebizitzen birgaitzearekin laguntzeko, erreka balorean jartzeko edo eta aisialdirako gune berriak sortzeko.