AKTUALITATEA

| 2025-05-08

EH Bildutik bi arlo aktibatzea proposatzen dugu, eta biek ala biek eskutik helduta joan behar dute. Etxebizitza berriak egin beharko dira, baina baldintza batzuk betez, alde batetik; eta eraikitako etxebizitzetan eragin beharko da beste aldetik. Etxebizitzaren sarbiderako Donostian dauden zailtasunez eta egoeraren larritasunaz hausnarketa sustatu nahi dugu eta neurriak martxan jarri. Ildo horretan kokatzen da EH Bilduren Udal taldeak erregistratu berri dugun Pleno monografikorako eskaera. Bertan jaso ditugu 21 neurri; batzuk ezagunak eta beste batzuk berriak, aurrenekoz proposatu ditugunak. Gaur aurkeztu dugun Plan integrala norabide berean kokatzen da: gure konpromisoa irmoa da krisi honi irtenbidea emateko.