AKTUALITATEA

| 2026-07-10

Datorren uztailaren 28a Loiolako kuartelen errendizioaren 90. urteurrenaren eguna bera baliatu nahi dugu oroimen ekitaldia egiteko. Demokrazia eta legaltasun errepublikanoaren alde borrokatu zuten ideologia desberdinetako herritarren lorpena izan zen eta justiziazkoa da protagonistak aitortzea. Gertatutakoa gogoratzea ezinbestekoa da memoria antifaxistaren aldeko ekimenak antolatuz, batez ere belaunaldi berrientzat, are gehiago egun ematen ari den totalitarismoen gorakadaren aurrean. Hala, dei egiten dugu Urdintzuko zubian izango den ekitaldian, 12:00etan, parte hartzera.