AKTUALITATEA

| 2024-04-11

Arkoak eta Arrandegiko espazioen zuzeneko kudeaketa, bere osotasunean Bretxa bezala ezaguna, berri ona da. EH Bildutik beti defendatu dugu eredu hori, eta hori izan zen udal gobernuan ginenean, 2011-15 legealdian, egin genuena. Azken urteotako erabaki okerren ondoren, urte amaieran hasitako negoziazio prozesu honetan, diskretua eta lankidetzazkoa izan dena, soluzio hau jarri genuen mahai gainean. Eta esan behar da EH Bildu negoziazio mahai horretan egon ez balitz, gaur beste egoera bati buruz ariko ginela. Bretxak bere izaera berreskuratu behar du: merkatu tradizionalarena, hurbiltasunean oinarrituta. Era berean, bizilagunen beharrak asetu behar ditu, espazioak eta ekipamenduak haien beharretara egokituz. Beraien borondatea kontuan hartu behar da.