AKTUALITATEA

| 2026-10-17

Aurrekontuak udal kudeaketarako funtsezko tresna dira, eta ez dugu ahaztu behar dugun borondate politikoaren eta eraiki nahi dugun hiri ereduaren isla direla. EAJ-PSEren proposamen honek ez die erantzuten ez hiriaren ez donostiarren egungo beharrei, eta berriz ere aukera bat galtzen du Donostiak behar duen norabide aldaketa emateko. Hala, osoko zuzenketa aurkeztu dugu, aurrekontua betearazteko arauari bi zuzenketa, eduki ekonomikorik gabeko 6 eta 93 zuzenketa partzial. EH Bilduren eskua luzatuta egongo da, baldin eta konpromisoz lan egiten bada, donostiarrak erdigunean jartzen badira eta emandako hitza betetzen bada.