EAJren eta PSEren fiskalitate proposamenak 2027ari begira ez du justizia sozialean inolako aurrerapausorik eman, eragin behar den kontrako norabidean ekinez, alegia. EH Bildutik ekarpenak egin ditugu gizarte justuagoa eta kohesionatuagoa izateko, horretarako progresibitatearen irizpidea txertatus. Era berean, herritar guztiei eta, beraz, haien oinarrizko ekonomiari eragiten dieten tasei eta zergei dagokienez, izoztea proposatzen dugu . Presaz egindako proposamena da, gainera, ez duelako zerga turistikoaren eragin ekonomika kontutan hartu, berriro ere ahalegina donostiarrei exijituz.