AKTUALITATEA

| 2026-03-11

Donostia orekatu batean pentsatuz egin behar dugu hiria: eremu jakin batzuetan dauden gabeziak murrizteko ekinez eta auzo bat bizia eta bizigarria izateko behar diren ekipamenduak eta zerbitzuak bermatuz. Premisa horretatik defendatzen dugu posible dela aukera berriak beste era batera sortzea. Helburua barrurantz haztea da, lurzoru gehiago okupatu beharrik gabe eta degradatutako eremuek duten potentziala aprobetxatuz. Hala, Miramonen eta Igaran dauden aukerak baliatzera dei egiten dugu.