AKTUALITATEA

ALBISTEAK

EH Bilduk erantzukizun politikoak eskatu ditu metro-pasantearen zuloan egindako akatsengatik

| 2020-06-10

Gaur eguerdian, Zubieta kaleko 8. zenbakian (zuloa atera zen eraikina), Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak eta Reyes Carrere Donostiako EH Bilduko bozeramaileak adierazpenak egin dituzte prentsaren aurrean, metroko obren zuloaren inguruan egindako kudeaketa baloratzeko. Obraren diseinuan izandako akatsen inguruko azalpenak eskatu dituzte (hau da, Antonio Lopez ETSko arduradunak berak publikoki aitortu duen "akatsaren” ardura zeinek hartuko duen bere gain), pertsona askoren bizitza arriskuan jarri baitu akats horrek. Halaber, azalpenak eskatu dizkiote Udal Gobernuari, hasiera batean metroak zerikusirik ez zuela esateagatik. Egindako akatsaren kostuei buruz ere galdetu dute, eta, azken batean, bi bozeramaileek, Garbiñe Alkiza zinegotziarekin lagunduta, EAJri eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diete "aurpegia emateko, gertatutakoaren erantzukizuna norena den azaltzeko eta ondorio politikoak izan ditzala edozein dela ere arduraduna".


EH Bilduk metroaren pasantearen lanak berehala gelditzeko eskatu du

| 2020-06-05


EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak uhartean izandako kalte larriak salatu dituzte

| 2020-06-05

EH Bildu eta Elkarrekin Donostia udal taldeetako Markel Ormazabal eta Haizea Garay zinegotziek Santa Klara uharteko itsasargiaren obrak inguruan eragin dituen kalte larrien inguruan galdetuko diote alkateari Udal Batzordean, herritarrei azalpenak emateko.


Balantzea: Eneko Goiak krisi hau istripu bat balitz bezala kudeatzen saiatzen jarraitzen du

| 2020-05-27

Deseskaladaren bigarren fasean sartu garenean, EH Bilduk Donostiako Udal Gobernua pandemiaren garaian egiten ari den kudeaketaren balantzea egin nahi du.