AKTUALITATEA

| 2024-04-25

Añorgako Geltokia azpiesparruko Plan Bereziaren ingurumen adierazpen estrategikoaren iraungipenak aukera ematen du planeamendu proposamen berri bat aztertu eta auzoaren eskaerei erantzuteko. Udal Gobernuak argi berdea eman zion proiektuari duela aste gutxi, nahiz eta ingurumen txostena iraungita eduki; soilik EH Bilduk antzeman eta jakinarazi du hori. Uste dugu auzi hau ezin dela ‘akats administratibo bat’ soilik izan dela esanda justifikatu.