Luxuak donostiarrok gure auzoetatik kanporatzen gaitu eta ezagutu berri dugun Camino 1 kaleko hirigintza operazio berria azken adibidea da. Eredu honek ez ditu herritarrak Donostian errotzeko aukerak sortzen, kontrakoa. Horregatik, sortuko diren etxebizitza berrietatik kopuru bat babes publikoa duten etxebizitzak izatea eskatzen dugu EH Bildutik, kalifikazioaren formularen bidez. Beste hainbeste egitea eskatzen dugu erabilera aldatuko zaien lokal komertzialetan. Hau da tresna etxebizitza babestua ez dagoen auzoetan donostiarrentzat aukera errealak sortzeko. ¿EAJ prest al dago?