Urteko azken Osoko Bilkuran agerian geratu da Udal Gobernu honek ez duela inolako borondaterik gizarte-politiken arloan gehiengo zabaletik eta adostasunetik akordio bat lortzeko, eta aurkeztu duen mozioak interes partidistak dituela atzean. EAJk eta PSEk kontrako botoa eman dute EH Bildutik mahai gainean jarri ditugun zuzenketak in voce negoziatu eta eztabaidatzeko mozioa hobetu ahal izateko. Ezer ez dela aldatu berriro frogatu dugun honetan, gobernantza irekia eta kolaboratiboa defendatzen jarraituko dugu.