Donostian funts putreek eta beste edukitzaile handi batzuek etxebizitza ugari dituzte, eta horietako asko hutsik daude. Zenbait kasutan, gainera, eraikin osoak hustutzen dituzte, bizilagunak kanporatuz eta zaurgarritasun egoerak sortuz. Gros eta Erdialdean gertatu da, baina ez dira kasu isolatuak. Gure hiriko errealitatea hau ere bada. Asteleheneko batzordeei begira, edukitzaile handiek hutsik dituzten etxebizitzei buruzko bi ekimen erregistratu ditu EH Bilduk.