AKTUALITATEA


| 2020-07-29 09:49:00

Azken urteetan hondartzaz gozatzeko asmoz hurbiltzen den jende pilaketak direla eta arazoak eta eragozpenak areagotzen ari dira Abina auzoan. Hauek denbora tarte zehatzetan gertatzen dira, ez aste egun guztietan, ezta urte osoan ere.

Honi irtenbidea bilatzeko Busturiko Udalak trafikoaren itxiera abian jarri du, langa baten bidez.

Gutun honen bidez zugana hurbiltzen gara zure iritzia eskatzeko, ze, azken finean, lehen ukitua zarelako.

Aurten, eta hilabete hauetan bereziki, ekimen honen emaitzak aztertzeko momentua dela uste dugu, uda ostean, denboraz lasaiago, udako trafiko zelan bideratu behar den erabakitzeko.

Gure azken proposamena osatzeko zure iritzia ezinbestekoa da, beraz, anima zaitez zure esperientzia eta proposamenak guri helerazten, ez da hutsala izango.

Horretarako, betiko lez, gure lokaleko postontzia duzu San Kristobal 26 An, edo helbide elektronikoaren bidez busturia@ehbildu.eus

 

Eskerrik asko zure laguntzagaitik!