EH Bildun badakigu Busturian dugun arazo handienetako bat etxebizitzarena dela. Euskal Herriko herri gehienetan ohikoa den arazo hau, gure herrian dauden zenbait egoera zehatzek areagotu egiten dute:
> Etxebizitza librearen eskaintza mugatua, batez ere alokairurako.
> Etxebizitza publikorik ez izatea. Ia hogeita hamar urtetan ez da etxebizitza publikoren eskaintzarik egin.
> Busturiak ez dauka bere Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartuta, hainbat hamarkadetako izapideen ondoren. Indarrean dagoen hirigintza-araudia 90eko hamarkadan onartu zen; beraz, gehiena ezin da aplikatu.
> Busturian dauden etxebizitza kopuruaren erdia ez da haien jabeen etxebizitza nagusia.
> Busturiko etxebizitzak zaharrak dira: bataz besteko antzinatasuna 58 urtekoa da, eta askok (gutxi gora behera heren batek) ez dute igogailurik ezta kalefakziorik ere.
> Eskualde turistiko baten erdian dago Busturia, eta horrek ere eragina dauka etxebizitzaren arazoan: gero eta gehiago dira ohiko bizilekua izan beharrean turistei alokatzeko erabiltzen diren etxebizitzak.
14 proposameneko plan osoa irakurtzeko PDF artxiboa