AKTUALITATEA


| 2026-11-18 12:28:00

Bizkaiko Foru Aldundiak etxebizitza-politikaren arloan garatzen dituen ekimenen testuinguruan, Azpiegiturak Foru Sozietateak sozietatearen jarduera beraktibatzea etxebizitzaren eraikuntzara eta etxebizitzari lotutako politikak garatzera eskatu du Gernikako osoko bilkuran, mozio baten bidez, EH Bilduk. Mozioa ez da onartu.

 

Iker Casanovak, EH Bilduko batzarkide taldeko bozeramaileak, Azpiegiturak Foru Sozietateak «bizi dugun etxebizitzaren krisiaren aurrean etxebizitza politikan inplikazio maila altua har dezala» eskatu du eta modu proaktiboan etxebizitzaren eraikuntza sustatu dezala. Irizpiden artean proposatu ditu EH Bilduk landa eremua lehentasun bezala hartzea, udalekiko koordinazioa eta elkarlana eta beharren eta aukeren azterketa zorrotza, ekimen neurtu, proportzionalak eta bideragarriak bultzatzeko.

 

Bide batez, eta bestelako erakundeekin elkarlanean, eta bere eskumen eta aukeren baitan, ikasleen egoitzak eraikitzeko aukerak azter ditzala eskatu du formazio subiranistak, eta udalentzako 6 milioi euroko dirulaguntza lerroa irekiz dezala, beraien jabegokoak diren etxebizitzak irizpide sozialekin birgaitzeko eta merkaturatzeko.

 

Osoko bilkurak, halaber, EH Bilduren bi mozio baztertu ditu, horietako bat, Bea Ilardia batzarkidearen ahotan, Foru Aldundiari Bilboko Burdin Hesiaren eta defentsen hondakinak kontserbatzeko, konpontzeko eta zaharberritzeko jarduera-plan bat martxan jartzeko konpromisoa eskatuz. Beste mozioak, Ral Mendezek defendatutakoak, 2027ko ekitaldian Bizkaiko garraio publikoan egun indarrean dauden hobarien jarraipena bermatzea planteatzen zuen.