EH Bilduk gogorarazi duenez, maiatzeko Udalbatzan, alderdi soberanistaren ekimenez, akordio bat lortu zen BBK Live jaialdia ospatzen den bitartean, Masustegi, Monte Caramelo eta Altamira auzoetan jaialdiak eragiten dieten afekzioak murrizteko eta bizilagunen eguneroko bizikidetza hobetzeko.
Akordio horretan jasotzen denez, Bilbao Ekintzak eta inplikatutako udal arloek auzo elkarteekin lan egingo dute, mugikortasuna, garbiketa eta segurtasuna, besteak beste, hobetzeko.
EH Bilduk proposatutako neurrien artean, Bilbobuseko 58. linearen egokitzea izango litzateke, auzo horietan ahalik eta inpaktu txikiena eragiteko; bai eta ekitaldia muntatzeko eta desmuntatzeko materiala garraiatzen duten ibilgailuen kontrola, auzoetatik igarotzean.
Era berean, ekitaldiaren ostean garbiketa osoa egiteko bermea eta, hondakinak kudeatzeko plan bat garaiz zehaztu eta gauzatzeko konpromisoa ere proposatu ditu EH Bilduk.
"Akordio honek Masustegi, Monte Caramelo eta Altamira auzoetako bizilagunen baldintzak hobetzeko eta Bilbao BBK Live jaialdiak auzo horietan duen eragina murrizteko balio izatea espero dugu", adierazi du Patxi Xabier Fernandez EH Bilduko zinegotziak.