AKTUALITATEA


| 2019-06-27 19:48:00

Ekainaren 15ean egindako eratzeko osoko bilkuraren ostean, 25ean osoko bilkura berezia egin zen udaletxean, zinegotzien betebeharrak zehazteko. EAJ-k duen gehiengo osoak aukera gutxi eman zion oposizioari, eta jeltzaleek aurkeztutako proposamen guztiak onartu ziren. Haietako bat, Berangori mankomunitatean dagozkion hiru eserleku nagusiak EAJ-k eskuratzea izan zen, jakina. Euskal Herria Bilduko bozeramaileak salatu zuen egoera hau.

Pasa den legealdian ez bezala, oraingoan, informazio-batzorde iraunkorrak ez dira 10 izango, 7 baizik, eta hiru zinegotzi liberatuko dira udalean lan egiteko.

HIZPIDE EKONOMIKOAK

Anabel (María Isabel) Landa alkateak eta Itziar Aginagalde alkateordeak lanaldi osoko liberazioak izango dituzte, eta haien soldatak (eguneratuak izan daitezkeenak) 64.080€ gordin urtean eta 42.000€ gordin urtean izango dira, hurrenez hurren. Aldi berean, Euskal Herria Bilduko David Martin zinegotziak ere lanaldi partzialeko liberazioa izango du (%55), eta haren soldata 19.800€ gordin urtean izango da.

Bilkura egin baino lehen, bilera batean, EAJ-k aditzera eman zuen lanaldi osorako alkatea bakarrik liberatuko zuela. Berangoko Euskal Herria Bilduko bozeramaileak (David Martinek) esan zuen bera ere liberatuko zela, Euskadiko tokiko erakundeen legearen 33. artikulua aintzat hartuta. EAJ-k erantzun zuen, hori horrela bada, haiek ere beste zinegotzi bat liberatuko zuela. Osoko bilkuran zinegotzi hori Itziar Aginagalde izango zela jakinarazi zuten.

Berangoko Euskal Herria Bilduko udal-taldeak, hausnarketa egin ondoren, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzea erabaki zuen. Izan ere, herrian gauzak aldatu nahi ditu udalean, eta udaletxetik lan egin. Nolanahi ere, udal-talde honek alkateari gogoeta egin zezan esan zion, eta ez hartzeko legeak ahalbideratzen dion soldatarik handiena, baina alkateak bere eskubideari ez zion ukorik egin.

Udal-talde bakoitzak 275€ jasoko ditu hilero, eta 90 gehiago zinegotzi bakoitzeko (Euskal Herria Bilduren kasuan 270€). Liberatu ez diren zinegotziei (10 guztira) udalean egindako lanagatik dagozkien diru-ordainak ere ezarri ziren: informazio-batzordeetara, osoko bilkuretara, eta bestelako bileretara joateagatik. Zinegotziek irabaz dezaketen kopuru gehiena ere mugatu zen. Hala, batzordeetako presidenteek, gehienez, 12.000€ gordin urtero irabaziko dituzte, eta gainerako zinegotziek 8.000.

Komunikazioan aditua den Miguel Angel Cascales Colinas kontratatuko du udalak, aldi bateko, alkateari aholkuak emateko, eta udalaren komunikazioa kudeatzeko. Puntu honen inguruan, Euskal Herria Bilduk udal-sare sozialen erabilera oso alderdikoia dela leporatu zion udal-gobernuari. Alkateak ez zuen onartu nahi izan, nahiz eta PSE-EE-ko zinegotziak, Nerea Jimenezek, EH Bilduren salaketarekin bat egin. Kontratatuko den aditu berriak, orain arte komunikazio-arloan aritutako, eta haien kontratuak bukatzear dauden beste hiru pertsonen lana beteko du, alkatearen esanetan. Horretaz gain, alderdi guztion sentsibilitateak kontuan hartuko zirela segurtatu zuen.

UDALAREN ANTOLAKUNTZA

Ohiko osoko bilkurak bi hilabeterik behin egingo dira, hil bakoitietan, hileko azken asteartean iluntzeko zazpi eta erdietan. Osoko bilkura guztiak ate irekikoak dira, baina berezietan publikoak ezin du galderarik, ezta eskaerarik ere egin. Aldi berean, informazio-batzar iraunkorrak osoko bilkurak baino astebete lehenago egingo dira.

Informazio-batzar iraunkorrek 10 zinegotzi izango dituzte, modu honetan banatuta: EAJ-k 5, Euskal Herria Bilduk 2, Elkarrekin Berangok, PSE-EE-k eta PP-k bana. Bozketak berdindurik amaituz gero, alkatearen botoa erabakigarria izango litzateke, bera han balego.

OGASUNA, KONTUEN BATZORDE BEREZIA, SUSTAPEN EKONOMIKOA, ENPLEGUA ETA GAZTERIA
Presidente: Itziar Aginagalde (EAJ)
Izaskun Zubiaur ( EAJ)
Juan Carlos (Carlos Juan) Collado (EAJ)
Ederne Frontela (EAJ)
David Martín (Euskal Herria Bildu)
Amaya Madariaga (Euskal Herria Bildu)
Koldo E. Martínez (Elkarrekin Berango)
Nerea Jiménez (PSE-EE)
Jorge Panera (PP)

HIRIGINTZA, OBRAK, ZERBITZUAK ETA ETXE-BIZITZA
Presidente: Izaskun Zubiaur (EAJ)
Juan Carlos (Carlos Juan) Collado (EAJ)
Iker Balerdi (EAJ)
Aitor Miñambres (EAJ)
David Martín (Euskal Herria Bildu)
Amaya Madariaga (Euskal Herria Bildu)
Koldo E. Martínez (Elkarrekin Berango)
Nerea Jiménez (PSE-EE)
Jorge Panera (PP)

KULTURA, KIROLA ETA EUSKERA
Presidente: Izaskun Zubiaur (EAJ)
Ederne Frontela (EAJ)
Aitor Miñambres (EAJ)
Itziar Aginagalde (EAJ)
Iker Balerdi (EAJ)
David Martín (Euskal Herria Bildu)
Amaya Madariaga (Euskal Herria Bildu)
Koldo E. Martínez (Elkarrekin Berango)
Nerea Jiménez (PSE-EE)
Jorge Panera (PP)

GIZARTE-ONGIZATEA ETA BERDINTASUNA
Presidente: Ederne Frontela (EAJ)
Izaskun Zubiaur (EAJ)
Iker Balerdi (EAJ)
Juan Carlos (Carlos Juan) Collado (EAJ)
Itziar Aginagalde (EAJ)
David Martín (Euskal Herria Bildu)
Amaya Madariaga (Euskal Herria Bildu)
Koldo E. Martínez (Elkarrekin Berango)
Nerea Jiménez (PSE-EE)
Jorge Panera (PP)

INGURUMENA, AGENDA 21 ETA GARAPENERAKO LAGUNTZA
Presidente: Iker Balerdi (EAJ)
Juan Carlos (Carlos Juan) Collado (EAJ)
Ederne Frontela (EAJ)
Aitor Miñambres (EAJ)
Izaskun Zubiaur (EAJ)
David Martín (Euskal Herria Bildu)
Koldobika Ortiz de Ginea (Euskal Herria Bildu)
Koldo E. Martínez (Elkarrekin Berango)
Nerea Jiménez (PSE-EE)
Jorge Panera (PP)

HIRITARREN PARTAIDETZA, GARDENTASUNA ETA HERRIZAINTZA
Presidente: Juan Carlos (Carlos Juan) Collado (EAJ)
Aitor Miñambres (EAJ)
Itziar Aginagalde (EAJ)
Iker Balerdi (EAJ)
Ederne Frontela (EAJ)
David Martín (Euskal Herria Bildu)
Amaya Madariaga (Euskal Herria Bildu)
Koldo E. Martínez (Elkarrekin Berango)
Nerea Jiménez (PSE-EE)
Jorge Panera (PP)

TURISMOA, ONDAREA ETA MEMORIA HISTORIKOA
Presidente: Aitor Miñambres (EAJ)
Izaskun Zubiaur (EAJ)
Iker Balerdi (EAJ)
Ederne Frontela (EAJ)
Juan Carlos (Carlos Juan) Collado (EAJ)
David Martín (Euskal Herria Bildu)
Koldobika Ortiz de Ginea (Euskal Herria Bildu)
Koldo E. Martínez (Elkarrekin Berango)
Nerea Jiménez (PSE-EE)
Jorge Panera (PP)

KIDE ANITZEKO ORGANOAK

Gobernu-batzordea: Anabel (María Isabel) Landa, Itziar Aginagalde, Izaskun Zubiaur eta Juan Carlos (Carlos Juan) Collado.
Bozeramaileen batzordea: Itziar Aginagalde (EAJ), David Martín (Euskal Herria Bildu), Koldo E. Martínez (Elkarrekin Berango), Nerea Jiménez (PSE-EE) eta Jorge Panera (PP).

Ur Partzuergoa: Anabel (María Isabel) Landa, eta Izaskun Zubiaur ordezko.
Berango Merana: Itziar Aginagalde, Anabel (María Isabel) Landa ordezko.
EUDEL: Anabel (María Isabel) Landa, Itziar Aginagalde ordezko.
Behargintza: Anabel (María Isabel) Landa, Itziar Aginagalde ordezko.
KZGunea: Izaskun Zubiaur, Itziar Aginalde ordezko.
Jata-ondo: Aitor Miñambres, Anabel (María Isabel) Landa ordezko.

URIBE-KOSTAKO MANKOMUNITATEA

Instituzio hau kudeatzeko EAJ-k duen jarrera eta botere grina argi geratu zen 25eko osoko bilkuran, espero genuen, eta astebete lehenago aditzera eman genuen bezala. Berangori dagozkion hiru eserleku nagusiak EAJ-k hartu ditu (eta gainontzeko guztiak ere). Landa andreak EAJ-ko militantea, eta ez berangoztar guztien alkatea izatea erabaki du. Udalean gauden beste alderdiok 2008 boto izan ditugu udal-hauteskundeetan (horietatik Euskal Herria Bilduk %45), eta boto horiek guztiek ez dute baliorik izan oposizioko talderik indartsuenak aulki bat izateko mankomunitatean.

OSOKO BILKUREN BATZORDEA ETA OSOKO BILKUREN GAIEN KOMISIOA: Anabel (María Isabel) Landa, Itziar Aginagalde eta Izaskun Zubiaur. Ordezkoak: Aitor Miñambres, Ederne Frontela eta Iker Balerdi.
GOBERNU-BATZORDEA: Anabel (María Isabel) Landa, ordezkoa Itziar Aginagalde.
EUSKERA-BATZORDEA: Itziar Aginagalde eta Izaskun Zubiaur. Ordezkoak: Aitor Miñambres eta Ederne Frontela.
ONGIZATE-BATZORDEA: Ederne Frontela eta Izaskun Zubiaur. Ordezkoak: Itziar Aginalgalde eta Iker Balerdi
AGENDA 21-BATZORDEA: Iker Balerdi eta Aitor Miñambres. Ordezkoak: Izaskun Zubiaur eta Ederne Frontela.
OGASUNA ETA KONTU-BEREZIEN BATZORDEA: Itziar Aginagalde eta Aitor Miñambres. Ordezkoak: Izaskun Zubiaur eta Iker Balerdi.