AKTUALITATEA


| 2020-06-16 19:51:00

Joan den ekainaren 3an Beasaingo EH Bilduko udal taldeko ordezkariak hainbat merkatari, zerbitzu eta ostalariekin bilera bat gauzatu genuen. Bilera honen helburu nagusia sektorearen iritziak eta proposamenak jaso eta ondoren udal gobernuari helaraztea izan zen. Oposizioan gaudenez, hartu daitezkeen erabakiak gure esku ez daudela adierazi eta gure asmoa guztion adostasun batera iristea dela jakin arazi genien. Mahai gainean jarri ziren diru laguntzen gaia eta hartutako hainbat neurri. Denetariko iritziak badaude ere, orokortasun batean jaso genuen iritziaren arabera, laguntzak ez zaizkie nahikoa iruditu eta hartutako hainbat neurrirekin ere desadostasuna adierazi zuten. Diru laguntza zuzenak aldarrikatzen dituzte. Honetaz gain, diagnostiko orokor bat egin ahal izateko galdetegi bat ere pasa genien. Hementxe duzue galdetegi horretatik ateratako ondorioekin egindako txostena.