Azken urte luze honetan gertatukoaren ondorioz, aldaketa sakonak jasan behar izan ditugu gure bizitzetan.
Zer gertatu da herri mugimenduarekin?
Zer gertatu da gure ingurukoen bizitzetan?
Eta gure bizitzetan?
Igartzan lau eztabaida saio antolatu ditugu EH Bilduko kideok Covid 19 birusak eragindako erronkei erantzun bateratua eman nahi diegulako. Bide batez, Beasaindarrek izan ditzaketen egoera larri eta ezegonkorrak antzeman nahi ditugu.
1.Saioa:
Apirila 30an, arratsaldeko 5etan
Beasaingo mugimendu herrikoiaren topaketa.
Nola gaude?
Zer gertatu da gure elkarteekin?
Zer behar dugu?
Elkarrekin norabide bat finkatuko dugu
2.Saioa:
Maiatzak 18, arratsaldeko 5etan.
Zaintza sarea bizitzaren erdigunean.
Nola zainduko dugu Beasain?
Hornikuntza (publiko eta pribatua)
zer sustatu dezakegu herri gisa?
Zer eraldatu behar dugu?
3.Saioa:
Ekainak 8, arratsaldeko 5etan.
Beasaingo etxebizitza eredua
Nola gaude?
Zer irtenbide daude?
Nola egin aurre errealitate horri?
Elkarrekin erantzungo diogu etxebizitzaren auziari.
4.Saioa:
Ekainak 23, arratsaldeko 5etan.
Bateratze saioa
Lan ildoak birplanteatuko ditugu
Hemendik aurrera zer?
Bizitzak erdigunean nola jarriko ditugu praktikan?