AKTUALITATEA


| 2021-03-16 16:53:00

Harrerako protokoloa

 

Harrera-prozesuan parte hartzen duten eragile guztiek irizpide bera izan dezaten ongietorri-protokoloa sortzea.

Erakundeek, elkarteek eta herri eragileek irizpide bateratua ezartzeko erabiliko da dokumentu hau.

 

Protokolo horrek hainbat puntu izango ditu:

 

  • Helburu orokorrak;
    • Hainbat esparrutan lan egiteko balio duen baliabidea.
    • Udalerrira etorri berriak errazago egokitzeko, harrera kudeatzeko eredu propioa garatzea.
    • Beasainera iritsi berriei arreta integrala.
    • Erantzun zehatza eta parte-hartzailea.
    • Harrera-prozesuan eragile gehiago integratzea.
    • Udalerriko kultura, hizkuntza, gizartea, zerbitzuak, baliabideak eta beste gai batzuk ezagutzea prozesua erraztea.
    • Harrera guztietan bizilagun berrien eskaerak eta beharrak kontuan hartzea.

 

Zeharkako helburuak.

 

  • Beasaindik etorri berrien eta bertako biztanleen arteko harremana indartzeko urratsak ematea.
  • Harrera-protokoloaren bidez, iritsi berriak gizarteratzeko prozesua erraztea.
  • Kultura-aniztasuna sustatzea.
    • Kultura ezberdinen arteko hurbilketa, errespetua eta elkarrizketa bultzatzea.
  • Bizikidetza; Herriaren kultura, hizkuntza eta baliabideetara hurbiltzeko prozesua erraztea.
  • Elkar ezagutzea sustatzeko espazioak eta ekintzak antolatzea.
  • Berdintasuna sustatzea, batez ere emakumeen kasuan. Horretarako, proiektua genero-ikuspegitik  bultzatzea.
  • Euskara kohesio-hizkuntza gisa: euskararen egoeraz jabetu behar da.

 

 

 

 

Harrerako gida

 

Udalerrira iristen diren bizilagun berrien integrazioa modu praktikoan errazteko, hainbat hizkuntzatako gidak prestatzea.

Gidaliburu hauetan Beasainen gaur egun dauden hezkuntza zerbitzuak, kultura zerbitzuak, osasun-zerbitzuak,...etab agertuko dira.

Euskara ikasteko baliabideak erraztu eta areagotuko dira.