AKTUALITATEA


| 2020-03-19 20:48:00

Beasaingo EH Bilduko egoera ez ohiko honetan, hartu beharrekoak diren zenbat neurri proposatu nahi ditu: 

Salbuespen egoerako mahaia:  

Udala osatzen dugun alderdi eta sailak komunikazioan bagaude ere, egunero etengabe suertatzen ari zaizkigun zalantza eta proposamenak egiteko mahai bat sortzea proposatzen dugu. Mahai honetan udal gobernua, oposizioko bi alderdiak, udaltzainburua, langile komitea eta ongizate saileko arduradunak partehartzea ikusten dugu gutxienez, beharrezkoak diren kideak gehitu daitezke. Egunero edo bi egunean behineko maiztasunaz, labur bada ere, ordu jakin batean, bideokonferentzia bidez bilkura egitea proposatzen dugu; orokorrean gai honen inguruko jarraipena egin eta egon daitezkeen zalantzak argitu eta ekarpenak jasotzeko.

Salbuespen mahai honetan besteak beste gai hauek tratatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu:

Bakardade egoeran egon daitezkeen pertsonak eta gutxienekoak izateko laguntza:  

-Udalak herritarrak izan ditzaketen beharren azterketa zuzena eta erreala burutzea. 70 urtetik gorako guztiei deituz, erosketa eta etxe garbiketa zerbitzua eskaintzea. Eskaintza zuzena egitea, alegia. 

 

 

Telefono zenbaki bat ZABALTZEA, ordutegi zabalekoa. Bide ezberdinetatik herritarrak egoera honen aurrean izan ditzaketen beharrei erantzungo dien telefonoaren berri ematea.   

 

Udal eta bolondres talde antolatua sortzea

Herritar ugarik azaldu du, bolondres modura behar ezberdinak izan ditzaketen herritarrei esku bat botatzeko borondatea. Udalak bere gain hartu beharko luke, laguntza talde honen gidaritza. Protokolo zehatzak ezarriz, horrela laguntza bermatuz, arriskuak ekidituz.

Protokolo proposamen bat:

 

Parte hartzaileak:

• Koordinatzailea - Ongizate saila

• Boluntarioa

• Beharra dutenak

 

Koordinatzailea

• Etxean egongo da, ordenagailuarekin eta publiko egin den mugikorrarekin.

• Boluntarioen izen-ematea kudeatuko du.

• Boluntarioei eskatutako datuak Excell taula batean antolatuko ditu zerrendak eginez, auzoka.

Auzoka antolatzearen helburua da boluntarioak gutxi desplazatzea, auzo mailako bizilagunen arteko konplizitate eta harremanak lantzea eta balizko infekzio egoeren aurrean fokuak lokalizatuak izatea.

• Adinekoei deituko die, zerbitzuaren berri eman eta eskaintza egiteko, mugikorra erabilita. (Telefono dei hauek ere bolondres taldeak egin ditzake)

                Adinekoak zerbitzua baliatu nahi badu, koordinatzaileak esango dio laster deituko diola herritar

boluntario batek, zeinak azalpen guztiak emango dizkion eta erosketa etxeraino eramango dion.

GIDOIA:

“Harremanetan jarriko zaitugu herritar boluntario batekin. Laster deituko dizu; berari esango diozuzer erostea behar duzun, eta berak azalduko dizu erosketa nola entregatuko dizut. Tikea gordeta,egoera lasaitzen denean egingo dugu ordainketa”.

• Adinekoaren telefonoa jasota, haren auzoko boluntario zerrendara joko du, eta

zerrendako lehenengo boluntarioarekin jarriko da harremanetan. Egunean zehar auzo

horretan erosketa bat entregatzeko moduan den galdetuko dio, eta, baietz esanez gero,

adinekoaren telefonoa emango dio.

• Erosketa ez du ordainduko boluntarioak. Tiketari argazkia aterako dio, eta Whatsappez bidali

koordinatzaileari. Hark gordeko du argazkia, ordenagailuan, adinekoaren helbidearen izena duen karpeta batean.

Boluntarioa

• Koordinaziokoari baietza emanda, boluntarioak ahalik eta azkarren deituko

dio adinekoari.

• Garrantzitsua da konfiantza eta gertutasuna transmititzea, honelako antzeko gidoi bati

jarraituta:

GIDOIA:

"Egun on, _ naiz. Zer moduz zaude? Ni izango naiz erosketa egitearen arduraduna. Erosketa ez

duzu momentuan ordaindu behar izango. Kontua gordeko dugu, eta hau guztia pasatzean egingo dituzu ordainketak. Eta, bueno, zalantzarik edo bazenu,

esan lasai. (...) Bueno, eta erosketari dagokionez, zer behar duzu? (...) Ados, ba erosketa

egingo dut, eta abisatuko dizut telefonoz noiz eramango dizudan etxera”.

• Boluntarioak eskuak garbituko ditu erosketak egitera joan aurretik, erosketak egindakoan eta

banaketa bukatu ondoren. Urez eta xaboiarekin edo alkoholarekin. Era berean, maskarilla eta

eskularruak jantzita eramango ditu zerbitzua hasi eta bukatu bitarte (udalak helaraziko dio

materiala).

• Erosketa ez du ordainduko boluntarioak. Herriko denda guztiak jakinaren gainean daude

boluntarioak joaten badira tikeak gorde eta gerora egingo direla ordainketak.

• Erosketaren tiketari argazkia aterako dio, eta erosketarekin batera entregatuko dio adinekoari.

• Behin erosketa eginda eta adinekoaren etxe azpira iritsita, adinekoari telefonoz deituko

dio:

“Kaixo, __ naiz, zure erosketa entregatzera nator. Ondo iruditzen bazaizu, atariko atea zabaldu, etagora igoko dizut, baina ez atera etxetik; etxeko ate kanpoan utziko dizut poltsa, eta nik alde egiten dudanean jasoko duzu, ez baita komeni aurrez aurreko kontakturik”.

• Erosketarekin etxeko atera igoko da, eta ate aurrean utziko ditu erosketak.

• Adinekoarekin ez du izango zuzeneko kontakturik.

• Erosketa entregatu ondoren, boluntarioak berriro deituko dio adinekoari: galdetuko dio ea zer

moduz dagoen, zerbait behar duen, osasun aldetik zer moduz dabilen… edozer gauza behar badu,ondoezik badago... berari deitzeko esango dio, laguntza lasai eskatzeko.

• Adinekoren batek ondoezik edo laguntza eske deituz gero, arazoaren berri emango die udaleko

Gizarte Zerbitzuei: telefonoa (publiko egingo dena)

 

Emakumeen kontrako indarkeria

Zoritxarrez egun hauetan egoera tamalgarri hauek areagotzeko arriskua handitzen da. Hortaz:

-Ongizatetik Beasainen, aurretik salaketa jarri duten emakumeekin (edo arriskuan egon daitekeenaren susmoak badaude) harremana egin, egoera jakiteko eta jarraipena egiteko.

016a/ 900840111/ edo goran aipatutako telefonoa zabaltzea.

 

Diru-laguntzak, suertatu daitezkeen beharrak asetzeko

Eredugarriak izan daitezkeen diru-laguntzak aztertzea proposatzen dugu, gu ari gara gure egiturarekin lanean honen inguruan, baino herritarrei, saltokietan eta familietan orohar egoera honen ondorioz suertaturiko galera ekonomikoak arintzeko aukerak aztertzea ezinbestekoa iruditzen zaigu.

 

Azpikontrataturiko zerbitzuak, zerbitzu kuotak

Azpikontrataturiko zerbitzuen eta bertako langileen lan egoera aztertzea udal ardura da. Ematen ez diren zerbitzuen kosteak, herritarrei honek suposatzen dien eragina eta zerbitzu hauetako langileen egoera egun nola dagoen aztertzea proposatzen dugu.

 

Janari bankuak itxita

Janari bankuen itxiera dela eta Gurutze gorriak zerbitzua bermatzen duen edo egon daitezkeen beharra mahaigaineratzen dugu. Ziurtatu behar dugu herritar ororen beharrak asetzen direla.

 

 

Honez gain eta baserritarren aldetik eta kontsumo taldeko ekoizle eta erabiltzaileen aldetik jasotako iritzien inguruko hausnarketa egin ondoren, honako hau proposatzen dugu:

 

Dekretuaren jarraipena:

Orokorrean dekretuaren irizpideak errespetatzen ari badira ere jarraipena egitea beharrezkoa da, Udaltzaingoarekin batera egunerokoan suertatzen diren beharrei erantzunez

 

Azoka eta kontsumo taldeak:

Lehengaiak dauden saltokiak irekita mantentzeko aukera dagoenez eta gure baserritarrek beraien produktuak saltzeko eskubidea bermatzeko, hala nola herritarrek lehengai freskoak izateko aukera emateko, astearteko azoka ospatu eta kontsumo taldeak banaketak egitea eskatzen dugu. Hauek noski, ezarritako protokolo neurrien baitan.

Proposamen modura:

AZOKAKO SEGURTASUN NEURRIAK

o Sarrera bakarra

o Ordutegia goizeko 9:00tatik 12:00tara izango da.

o Baserritar eta saltzaileok:

o Saltzaile bakarra postu bakoitzeko.

o 65 urtetik gorakoak edo arrisku-taldekoak ezingo dira etorri (arrisku taldeak dira bihotzeko gaitzak dituztenak, organoren bat transplantatua dutenak, arnasketa gaitzak dituztenak… erreferentzia gisan urtero gripearen txertoa jasotzeko gomendio-eskutitza jasotzen dutenak).

o Eskularruak erabiltzea derrigorrezkoa izango da (materiala norberak ekarri beharko du).

o 1,5 metroko segurtasun tartea mantentzea baserritarren artean.

o 1,5 metroko segurtasun tartea baserritar eta erosleen artean mantentzea, horretarako zoruan zinta koloretsuak jarriko dira.

o Erosketa bakoitzetik bestera, eskuak desinfektatu beharko dira.

o Produktuak, baserritarrak bakarrik ukitu ahal izango ditu eta ezingo dira erosleen aurrean egon. Horretarako Udalak mahaien kokapena moldatuko du.

o Postu bakoitzak bi mahai izango ditu. Atzean produktua egongo da, baserritarraren eskura soilik, aurrekoa hutsik egongo da, eroslearentzat produktuak bildu eta emateko. Plaza barruan egongo dira soilik, eta sartzen diren mahai kopurua baino eskari gehiago baldin badaude, zozketa bidez aukeratuko da.

 

o Erosleek:

 

o Familia bakoitzeko pertsona bakarra joan ahal izango da erostera.

o Ez etorri ume edo helduekin.

o Arrisku-talde batekoa bazara ez etorri arrisku taldeak dira bihotzeko gaitzak dituztenak, organoren bat transplantatua dutenak, arnasketa gaitzak dituztenak… erreferentzia gisan urtero gripearen txertoa jasotzeko gomendio-eskutitza jasotzen dutenak).

o 1,5 metroko segurtasun tarteak mantendu bai baserritar eta baita erosleekin.

o Produktuak ezingo dira ukitu.

o Postu bakoitzaren aurrean bezero bakarra egon ahal izango da, eta itxaroten dagoen hurrengo pertsona 1,5 metro atzerago egon beharko da, eta horrela urrenez urren.

 

Gizatasunez eta arduraz jokatzeko garaietan gaude, hemen aipaturikoak aztertuko dituzuelakoan, zuen erantzunaren zain gelditzen gara.

 

Beasain, 2020ko martxoak 17