Azkenengo asteetan EH Bilduk salatu duen bezala, EAJ eta PSEren arteko ituna hiritarren gehiengoaren interesen kontrakoa azaldu da. Kasu honetan lan baldintzak hobetzeko eskatzen duten greban dauden metalgintzako langileei bizkarra emanez.
Barakaldok badu Emakumeen Etxea, bai... Baina emakumerik gabekoa. Urtebete da Amaia del Campok ekimen hau iragarri zuenetik: proiekturik gabeko etxea, edukirik gabekoa, helbururik gabekoa eta aurrekonturik gabekoa. Hau al da Barakaldok behar duena? EH Bildutik Emakumearen Etxearen aldeko apustua egiten dugu, baina eraldaketa sozial, kultural eta politikorako tresna gisa. Asmo horrekin, hainbat proiektu ezagutu ditugu, hainbat emakume teknikarekin, talde feministekin... hitz egin dugu… Emakumeen Etxea nola planteatu beharko genukeen sakontzeko hain zuzen ere. Adibide horietako bat aurkezten dizuegu bideo honetan: Ondarroako Etxelila.
2022-06-03 18:00:00
Eraldatzeko hausnarketak 2022. Bilboko Koloretxeren adibidea.
Barakaldok badu Emakumeen Etxea, bai... Baina emakumerik gabekoa. Urtebete da Amaia del Campok ekimen hau iragarri zuenetik: proiekturik gabeko etxea, edukirik gabekoa, helbururik gabekoa eta aurrekonturik gabekoa. Hau al da Barakaldok behar duena? EH Bildutik Emakumearen Etxearen aldeko apustua egiten dugu, baina eraldaketa sozial, kultural eta politikorako tresna gisa. Asmo horrekin, hainbat proiektu ezagutu ditugu, hainbat emakume teknikarekin, talde feministekin... hitz egin dugu… Emakumeen Etxea nola planteatu beharko genukeen sakontzeko hain zuzen ere. Adibide horietako bat aurkezten dizuegu bideo honetan: Bilboko Koloretxe.