Barakaldoko jai herrikoien ereduari eta udalerriko jai batzordeen lanari balioesteko asmoz mozio bat sartu zuen EH Bilduk, baina ez da sartu biharko osoko bilkuraren gai-zerrendan. Era berean ekimen horrek udal-gobernuari eskatzen zitzaion behar besteko diru-partida bat bidera zezala batzordeek kultur jarduera alternatiboak kudeatu ahal izan ditzaten jaiak normaltasunez ospatzerik izan ez duten edo izango ez duten auzoetan.