Oposizioak bozketa atzeratzea eskatu zuen, proiektua aztertu ahal izateko eta txosten eguneratuak izateko, presaka eta duela hamarkada bat baino gehiagoko datu eta azterlanetan oinarrituta onartu baita. Ohartarazi nahi dugu gutxi batzuen interes elektoral eta ekonomikoak Barakaldorentzat garrantzitsua den proiektu bat zapuztu dezakeela, eta horrek ondorio larriak ere izan ditzakeela diru-kutxa publikoetan.
Berdintasun Sailaren aurrekontua handitzeko ekimena aurkeztu du EH Bilduk hurrengo osoko bilkuran eztabaidatzeko. Aurreko urteetan, gauza bera eskatzen zuten aurrekontuari aurkeztutako zuzenketa guztiak udal gobernuak atzera bota zituen. Joan den astean, Azaroaren 25erako onartutako adierazpen instituzionalean, Berdintasun Sailaren aurrekontua handitzeko konpromisoa txertatzeari uko egin zion Amaia del Camporen gobernuak.